LandingPage

Sustrai emozionalak landatu nahi dituzu?

Impredecible Basoak proposatzen dizu zure konpromisoak inpaktu positiboa izatea eta aurresan ezineko eragina lortzea.

Impredecible Basoa

Naturagune babestua da, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren barruan. Leku pribilegiatua da, eta bertan zuhaitz autoktonoak elkarlanean landatzeko esperientzia eramaten ari gara aurrera. Horren bitartez, sortzen dugun karbono-aztarna konpentsatu eta bizi-aztarna bihurtzen dugu.

25.000
Landatu beharreko zuhaitzak
7.500 ton CO2b
Konpentsatu beharreko isurpenak
5 (Ha)
Landatu beharreko azalera

KLIMA-LARRIALDIA

Gure eguneroko jarduera gehienek ingurumen-inpaktu negatiboa dute, berotegi-efektua eragiten duten gasen isurpenak direla eta. Klima-aldaketa bizkortzen laguntzen dute, bizi dugun klima-larrialdia sortu dute, eta, horrez gain, biodibertsitatearen galera eragiten dutenez ingurumena izugarri hondatzen dute, gure osasuna arriskuan jartzen dute eta mehatxu handia dira gure planetaren etorkizunerako.

Basoetako zuhaitz-estaldurak karbono dioxidoa xurgatzen du; zehazki, erregai fosilak erretzean sortzen den karbono dioxidoaren proportzio handi bat xurgatzen du, eta funtsezkoa da, beraz, klima-aldaketa azkartzen duen berotze global antropogenikoaren aurka borrokatzeko proiekzioak egin ahal izan ditzagun.

Kantauri aldean, gainera, azken bi mendeetan ingurumen-aldaketa garrantzitsuak izan dira, batez ere ekosistema adierazgarrienean: baso autoktonoan. Basoak eraldatu ditugu, baso-zati txiki bakanduak bihurtu ditugu, eta haietan kanpoko espezieak dira nagusi.

Gure inguruan ikusten ditugun zuhaizti gehienak pinu- edo eukalipto-landaketak dira; horiek asko eraldatzen dute lurzorua, eta biodibertsitate eskasekoak dira.

IMPREDECIBLE BASOA

Impredecible Basoak Urdaibaiko Biosferaren Erreserban zuhaitz autoktonoak landatzeko aukera ematen die erakunde publiko eta pribatuei, enpresei eta partikularrei, bertako pertsonei eta turistei, horrela haien karbono-aztarna konpentsatzeko eta Bizkaiko biodibertsitatea hobetzeko.

Impredecible Basoa betiereko basoa izango da, hainbat pertsonaren artean elkarlanean eraikia, zuzeneko ingurumen-ondorio positiboei beste zenbait alderdi lotuta: esperientzia turistikoa, aisialdiko jarduerak eta talde-eraikuntza. Gainera, ekimen honetako parte-hartzaile bakoitzak landatutako zuhaitzen erregistro pertsonalizatu eta metatua izango du.

Landatu zuhaitz autoktono desberdinak, ikasi biodibertsitateari buruz, gozatu esperientzia positiboaz, berpiztu sinesmen animista zaharra, gogoratu Bernart Etxepare edo zuk nahi duzuna… Impredecible basoan.

Gure aukerak

Zure etxetik konpentsatu zure karbono-aztarna, eta sortu biodibertsitatea. 

Klik txiki baten bidez, landatu zuk nahi duzun zuhaitz autoktonoen kopurua.

ERDU!

Biodibertsitatea / CO2-a konpentsatzea

Zatoz eta landatu zure zuhaitzak Muniketaganan (300 m), Muxikan, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban.

GOZAU!

Biodibertsitatea / CO2-a konpentsatzea / Itsasmendi upategia

Gozatu landatzen, mahastietan paseatzen eta Bizkaiko txakolina dastatzen. 

Konpentsatu eta sortu biodibertsitatea Urdaibaiko Biosferaren Erreserban.

AZTARNA!

Murriztu eta konpentsatu zure CO2 aztarna

Aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dizugu zure karbono-aztarna kalkulatzeko, murrizteko eta konpentsatzeko.

Zure etxetik konpentsatu zure karbono-aztarna, eta sortu biodibertsitatea. 

Klik txiki baten bidez, landatu zuk nahi duzun zuhaitz autoktonoen kopurua.

ERDU!

Biodibertsitatea / CO2-a konpentsatzea

Zatoz eta landatu zure zuhaitzak Muniketaganan (300 m), Muxikan, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban.

GOZAU!

Biodibertsitatea / CO2-a konpentsatzea / Itsasmendi upategia

Gozatu landatzen, mahastietan paseatzen eta Bizkaiko txakolina dastatzen. 

Konpentsatu eta sortu biodibertsitatea Urdaibaiko Biosferaren Erreserban.

AZTARNA!

Murriztu eta konpentsatu zure CO2 aztarna

Aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dizugu zure karbono-aztarna kalkulatzeko, murrizteko eta konpentsatzeko.

– CO2

Zure zuhaitzak, hazi bitartean, karbono dioxidoa (CO2) xurgatuko du. Zuri esker landatutako zuhaitzak xurgatuko duen CO2 guztia ziurtatuko dizugu esklusiboki, zuk aukeratutako jardueren CO2 isurpenak konpentsatzeko. Zure ziurtagiriak 40 urterako isurpen-xurgaketa bermatzen dizu.

+ Biodibertsitatea

Zuhaitz autoktonoak landatzen ditugu. Impredecible Basoa baso mistoa izango da, Kantauriko itsasertzeko ohiko basoa. Izan ere, CO2-a konpentsatzeaz gain, biodibertsitatea sortzen dugu. 

Ondare positiboa

Ondare positibo bat uztea proposatzen dizuegu, guztiona dena guztion onurarako kudeatuz, Bizkaiko familiek XIX. mendera arte egiten zuten bezala, txandaka hartzen baitzuten basoen parte-hartzezko kudeaketaren gidaritza (gehienbat herri-lurrak ziren).

Gugan konfiantza izan duten erakundeak

Aipamenak

Bai, basoa bebai

El Bosque IMPREDECIBLE es un espacio natural protegido en plena Reserva de la Biosfera de Urdaibai, un lugar privilegiado y permanente en el que se facilita que las personas que vienen a Bizkaia a conocer nuestro territorio puedan disfrutar de la experiencia de plantar de manera colaborativa árboles autóctonos del País Vasco y, así de manera consciente, compensar la huella de carbono que generan, transformándola en una huella de vida.

Undabaso contribuye a minimizar el impacto ambiental humano

el correo

El bosque de Muxika acoge una iniciativa encaminada a compensar la huella de carbono con la plantación de especies arbóreas autóctonas

Baso irekia, anitza eta inklusiboa inauguratu dute gaur

busturialdea

Biodibertsitatea zaintzea eta errespetatzea bultzatzez gain, aniztasuna eta inklusibitatea oinarri dituen proiektua da Impredecible Basoa. Impredecible taldeak Lurgaia Fundazioagaz elkarlanean gauzatu du.

Lankidetzazko baso bat sortu nahi duzu?

Enpresa sozial bat gara, eta arlo hauetan egiten dugu lan: ingurumena; hirugarren sektore soziala eta berrikuntza; kultura, gizartea; eta komunikazioa.

Garatzen ditugun proiektuetan, gizartearen eraldaketa positiboa proposatzen dugu, aniztasun sozial eta kulturalean eta giza garapen jasangarrian oinarritua.

Impredecible S.L.L.
Lutxana, 6 – 2º izq.
Bilbao 48008. Bizkaia

E-mail:
basoa@impredeciblebasoa.org

HARREMANETARAKO

Impredecible Basoa
Muniketagana. Muxika. Bizkaia

43º 13´ 0,1´´ N
2º 39´ 6,1´´ W

T: +34 676963276