Landatu zuhaitz bat Impredecible Basoan

Konpentsatu zure karbono-aztarna, hobetu biodibertsitatea, utzi ondare positibo bat eta gozatu ingurune natural pribilegiatu batez

0
Populatzeko hektareako azalera
Icono de arboles plantados
2000
Zuhaitz landatzeko
Icono compensa el CO2
7000
Tona CO2 konpentsatzeko

Impredecible Basoan Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako eremu babestu batean elkarlanean baso bat landatzen ari gara

Zer esan nahi du elkarlaneko landaketak?

Horrek esan nahi du planetarentzako jende askoren artean betiereko baso bat landatzen ari garela. Bizkaiko tradizioaren moduko elkarlaneko landaketa bat da, non baserriak ziren basoaren zaintza txandakatzen zutenak, garai hartan familien energia-iturria zena betikotzeko. Lankidetza-espiritu horri berriro ekiten diogu, larrialdi klimatikoaren aurka borrokatzeko, karbono-aztarna murrizteko, biodibertsitatea hobetzeko eta ondare positiboa uzteko.

Elkarlaneko baso honetara etorri eta bertan landatu, edota guk landatu dezakegu zugatik, nahi duzun bezala.

Zure karbono aztarna murriztu nahi duzu?

Etxetik mugitu gabe landatu, etorri eta esperientziaz gozatu edo beste norbaiti oparia egin diezaiokezu.
Landatzen diren zuhaitz autoktonoak ere ezagutu ditzakezu, edo zenbat CO2 botatzen duzun jakiten hasi.

Erosi edo oparitu

Zuhaitz bat landatu eta esperientziaz gozatu
Leku pribilegiatu batean familiarekin edo lagunekin esperientziaz gozatu, edota, jaiotza bat, maite duzun norbaiten memoria, ospakizun berezi bat edo nahi duzun arrazoia ohoratzeko zuhaitzen landaketa oparitu.
Landatu nahi dut

Zuhaitzak ezagutu

Espezie bakoitzaren berezitasunak ezagutu
Impredecible Basoa baso misto kantauriar tipikoa izango da, zeinak C02 konpentsatzeaz gain, natura imitatuz, inguru bakoitzean ahalik eta biodibertsitate handiena bilatzen duen.
Zuhaitzak ikusi

CO2 kalkulagailua

Kalkulatu zenbat CO2 emititzen duzun
Badakizu zenbat CO2 emititzen duzun? Badakizu zenbat CO2 emititzen duzun? Konta iezaguzu zure eguneroko bizitzako aldagai batzuk, jakin zenbat CO2 emititzen duzun, eta konpentsatu zuhaitzen landaketekin. Merezi du karbono-aztarna bizi-aztarnan bihurtzea!
Laster

Zergatik landatu zuhaitz bat Impredecible Basoarekin?

Biodibertsitatearen babespena

Zuhaitzak landatzea bezain garrantzitsua, behar bezala landatzea da. Konfiantza osoa daukagu naturan, horregatik hau imitatu eta espezie autoktonoak bakarrik landatzen ditugu.

Errotzea

Gure basoak gure historiaren eta mitologiaren funtsezko zati dira. Gure historian sustraitu eta betirako bertako partaide izateko, landatu dezagun Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren inguru pribilegiatuan baso bat.

CO2 konpentsazioa

Zuhaitz bat landatzeak emititutako CO2 harrapatzeko aukera ematen digu. Horrela, karbono-aztarna murriztu eta klima-aldaketaren aurka borrokatzen dugu. Honen bidez, karbono-aztarna bizi-aztarnan bihurtzen dugu.

Erraztasuna

Nahi duzun bezain erraza da Impredecible Basoarekin zuhaitz bat landatzea. Zuk erosi eta landatzen dugu, edota zuk etorri, guk materiala eman, landatzen lagundu eta esperientziaz gozatuko duzu. Zein da zure aukera? Zein da zure aukera?

ENPRESA BAT ZARA?

Zure enpresak sortzen duen karbono-aztarna konpentsatzeko interesa daukazu?

Zure karbono-aztarna kalkulatzeko, murrizteko eta, azkenik, murriztu ezin izan diren emisioak konpentsatzeko aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dugu.

Lantegi eta jarduera pertsonalizatuak antolatzen ditugu, esperientzia taldearentzat gozatzeko aukeran bilaka dadin.

Zeure enpresaren talde lana sustatu eta hobetuko duzu.

Impredecible Basoan konfiantza duten enpresak

Guri buruz