Árbol brezo

AÑAR-ZURIA

Erica arbórea

Bruc blanc, dinada (Katalanez) | Urce, urce branca (Galegoz) | Urze branca, quiroga (Portugaldarrez) |
Tree heather (Ingelesez) | Bruyère arborescente (Frantsesez)


Adar ugarikoa eta planta zuzena du, 0,50 zentimetro eta 2 metro bitarteko altuera hartu ohi du. Dena den, zenbaitetan 4 metrora arteko zuhaitz txiki bilakatzen da, Kanarietan 10 metrora helduz, eta Afrikan, Kilimanjaroren magalean, 15-20 metro ere hartzen ditu.

Haren zurari eman zaion erabilera sekularrak Europan zuhaitz handiko tamainara iristea mugatu du hein handi batean.

Adaxka gazteak zurixkak dira eta bilo desberdinak ageri ditu. Azal arre eta izpitsua du, eta heltzean askatu egiten da tira luzatu eta finetan.

Hostoek ez dute ilerik, iraunkorrak, sinpleak, finak eta oso estuak dira, azikula labur forman eta ertzak atzealdera makurtuta, azpialdeko aldean zulo bat dutela ematen duelarik. Hostoen luzera 3-8 milimetroa da eta 0,5-0,7 milimetroko zabalera dute, eta adaxketan paratzen dira hiru edo lauko bertizilotan, haizagailu baten besoekin.

Loreak zurixkak dira, zenbaitetan gorriztak, eta oso txikiak dira, 3 milimetroko luze gehienez. Loreak sostengatzeko txortena dezente luzeagoa da, eta talde terminaletan hazten dira piramide forman. Ezkila itxi eta estu forma dute, eta heltzean lorezilak barnean mantentzen dira, beste txilar espezie batzuetan ez bezala, horietan lorezilak irtenak baitira anterak kanpora agertuz (polena gordetzen duen lorezilaren gainaldea).

Landare hau tipikoa da substratu azidoetan eta baso hezeetan ohikoa edo ur-ibilguek uzten duten hezetasunarekin lotua dago. Pagadi, pinudi eta hariztien barnean hazten da, eta txilardi izeneko formazio handitan multzokatzen da. Itsas mailatik hasi eta 2000 metrora arteko altueran hazten da.

Ezaguna da “txilar lur” izenekoa, lorategiko landarean landatzeko oso substratu nutritiboa, txilardi itzaltsuen lurraren azpian urteen poderioz osatu ohi dena. Haren egurra erregai bikaina da eta egur-ikatza ekoizteko onenetakoa. Hala, labe eta sutegietan agertu ohi da. Haren zura karmina bezain gorria da, gogorra eta mardula, ebanista eta tornulariek aski bilatua tailu txikiak egiteko. Sustraiak aski balioetsiak dira erretzeko pipak egiteko.

Erica grezierazko erikein-ereiké hitzetik eratortzen da, hautsi esanahi duena, izan ere, behin lehortuta, haren adarrak erraz hausten dira eta hostoak erraz askatzen zaizkio. Epiteto espezifikoak, arborea hitzak, landare horrek har dezakeen tamainari egiten dio erreferentzia.

AÑAR-ZURIAren ezaugarriak

Ikusi nolakoak diren zuhaitza osatzen duten atal ezberdinak

Copa del brezo

Enborra

Hoja del brezo

Hostoa

Flor del brezo

Lorea

Fruto del brezo

Fruitua

AÑAR-ZURIAren loratzea

  • URT
  • OTS
  • MAR
  • API
  • MAI
  • EKA
  • UZT
  • ABU
  • IRA
  • URRI
  • AZA
  • ABE