Árbol arce campestre

ASTIGARRA

Acer campestre

Auró blanc (Katalanez) | Alguergue (Galegoz) | Bordo-comúm (Portugaldarrez) |
Field maple, Hedge maple, Common maple (Ingelesez) | Érable (Frantsesez)


Zuhaitz hostoerorkorra da, 20 metroko altuera har dezakeena. Enbor zuzena du eta adar trinko eta hedatuak, adaburu sarri bat osatuz.

Hostoak erorkorrak dira, sinpleak, bilorik gabeak bi aldetara, palmatuak dira ,oro har 5 lobulu sakonetan, eta 3-8 zentimetroko luzera dute.

Loreak, berdekarak, udaberrian ernatzen dira multzo zintzilikarietan.

Fruituak binaka irteten dira, mintzezko hegal batez hornitutako samaretan. Askatzen direnean haizearen mugimenduaren ondorioz biraka hedatzen dira eta haziak distantzia handi samarrera barreiatzen dira. Hori dela eta, helikopteroen zuhaitz modura ezagutu ohi dira, izan ere, hegalek 180 gradu inguruko angelu bat osatzen dute. Hazia zapala da, eta udazkenean heltzen da.

Hotza ongi jasaten du, 1200 metroko garaierara iristen da eta, batez ere, kareharrizko lurzoruetan eta lurzoru freskoetan hazten da. Espezie hori 150 urtez bizi daiteke.

Erreken alboan, arroiletan, mendi-mazela itzaltsuetan edo beste zuhaitz-formazio batzuen aldamenean (hariztiak, pagadiak, artadiak) sortzen dira.

Astigarraga (astigarren lekua) udalerriari izena ematen dio, Gipuzkoan.

Telesforo Aranzadiren hipotesiaren arabera zenbait zuhaitz izan maskulinora pasa dira euskaraz (esate baterako, astigarra, zumarra, lizarra, iñarra zuhaixka eta sagarra fruitua) antzeko kasuetarako beste hizkuntza batzuetan erabilitako antzeko metaforetan oinarrituta:

“Euskarazko zenbait zuhaitz izen maskulinora pasatzearen hipotesi hori onartuko balitz, gaztelaniaz elkarren antzekoak ziren landare batzuk ar eta emearen kalifikatzaileekin bereizten diren eran, edo bata handigarriarekin eta bestea txikigarriarekin izendatuz, edo batzuetan desinentzia aldatuz sabino eta sabinan gertatzen den eran; hipotesi hori onartuko balitz, horrenbestez ondorioztatuko litzateke euskaraz, berez izenetan genero gramatikalik izan gabe, zenbait hitz deribatu eratzen direla antzeko kasuetarako beste hizkuntza batzuetan erabilitakoen antzeko metaforetan oinarrituta”.

Aranzadi Unamuno, Telesforo (1913) De los nombres de los arces o moscones en el País Vasco y su masculinidad. Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria. Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria.

ASTIGARRAren ezaugarriak

Ikusi nolakoak diren zuhaitza osatzen duten atal ezberdinak

Tronco del arce

Enborra

Hoja del arce

Hostoa

Flor del arce campestre

Lorea

Fruto del arce campestre

Fruitua

ASTIGARRAren loratzea

  • URT
  • OTS
  • MAR
  • API
  • MAI
  • EKA
  • UZT
  • ABU
  • IRA
  • URRI
  • AZA
  • ABE