Árbol peral silvestre

ATXEREONDO MAKATZA

Pyrus cordata

Estripio (Galegoz) | Escalheiro, Espinheiro (Portugaldarrez) | Plymouth pear (Ingelesez) | Poirier sauvage (Frantsesez)


Zuhaixka edo zuhaitz hostoerorkorra da, 15 metrora arteko altuera hartzen duena, gutxi gorabehera piramide forma duena, adaxka arantzatsu eta bilotsuz jantzia gaztea denean, eta azal grisaxkara ageri duena.

Hostoen laminak 3-6 zentimetroko luzera du eta 1,5-5 zentimetroko zabalera. Hostoak erorkorrak, txandakatuak (hori hobeto ikusten da adarren erdialdean, muturretan oso elkartuta agertzen baitira), obalatuak edo biribilduak dira, puntadun muturrarekin, zenbaitetan oinarrian bihotz-formakoak edo zuzenak, eta ertzetan zertxobait zerratuak. Hozitzean bilotsuak dira, baina ilea galtzen doaz, heltzean ilegabe geratu arte.

Loreak ere multzoka ernetzen dira apirila eta ekaina bitartean eta zuriak dira. Fruituaren pedunkulu edo txortena da bereizten dituena, izan ere, 1-1,3 milimetroko zabalera du eta malgua da. Udareak globo-formakoak dira, gorriak, horixkak edo arreak heltzen direnean.
Udareondo hori urki, pago edota haritzekin batera agertzen da baso-bazterretan, eta baita sastraka, heskai, bide-ertz eta baratzetan ere, eta soildutako lekuetan. Edozein substratutan hazten da, izan ere, edozein lur motara egokitzen da, eta itsas mailatik hasi eta 1500 metro bitarteko altuerara arte agertzen da.

Europa ekialde, erdialde eta mendebaldean, Afrikako iparraldean, Anatolian eta Kurdistanen sakabanatzen da. Iberiar penintsulan Portugal erdialde eta iparraldean, Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi eta Nafarroako erkidegoetan, eta Gaztela eta Leonen iparraldeen dauden probintzietan dago.

Udareondo zaharren zura, osasuntsu baldin badaude, oso preziatua da tornulari, ebanista eta arotzen artean, gogorra, leuntzen erraza eta oso trinkoa delako. Zenbaitetan marrazketako tresnak egiten dira eta ona da erregai modura eta ikatzetarako. Azalak tindu horia ematen du.

Pyrus eta pirus ziren erromatarrek udareondoei emandako izena, antzinako Mediterraneoko hizkuntza batetik edo pir hots zeltatik eratorria. Cordata epitetoak hosto batzuek agertzen duten bihotz-formako oinarriari egiten dio erreferentzia.

ATXEREONDO MAKATZAren ezaugarriak

Ikusi nolakoak diren zuhaitza osatzen duten atal ezberdinak

Tronco del peral silvestre

Enborra

Hoja del peral silvestre

Hostoa

Flor del peral silvestre

Lorea

Fruto del peral silvestre

Fruitua

ATXEREONDO MAKATZAren loratzea

  • URT
  • OTS
  • MAR
  • API
  • MAI
  • EKA
  • UZT
  • ABU
  • IRA
  • URRI
  • AZA
  • ABE