Árbol aladierno

BARRUBIOTEA

Rhamnus alaternus

Alaterno, carrasquilla, sanguiño (Galegoz) | Aderno-bastardo (Portugaldarrez) | Mediterranean buckthorn (Ingelesez) | Nerprun alaterne (Frantsesez)


Burrubiotea adar ugaridun zuhaixka da eta itxura anitz har ditzakeena. Lurrean iltzatua edo esku eskas batera egotetik 8 metroko zuhaitz baten tamaina hartzeraino. Oso zuhaitz sendoa izan daiteke, haren hostoak nahiko handiak dira, baina normalean haren hostotza ez da oso trinkoa. Haren tamaina, itxura eta, are, baien tamaina duen ur kopuruaren araberakoak dira edo eguteran edo itzalpean egotearen baitakoak. Berde mantentzen da urte osoan zehar.

Enborra zapala eta grisa da zuhaitz gazteen kasuan, baina heltzean arrakalatu egiten da eta artearena oroitarazten du. Hostoak larrukarak dira, iraunkorrak, sinpleak eta txandakatuak. Txortenik gabe 8-60 milimetroko zabalera hartzen dute, zenbaitetan 80 milimetrora ere iritsiz, eta luzeran 8-50 milimetro hazten dira. Lantza forma dute, obatua, zenbaitetan obobatua edo ia biribildua, ongi ikusten diren bigarren mailako 1-5 nerbio parez hornituak, zenbaitetan bilotsuak, oinarrian, puntan eta nerbioan soilik.

Loreak sortetan irteten dira martxoa eta apirila bitartean. Lau petalo izaten dituzte eta oso usaintsu eta txikiak dira, berde – horixkak. Fruituen diametroa 5 milimetro ingurukoa da, biribilduak dira, nahiz eta bizpahiru ildaska ez oso nabarmen dituzten. Ilegabeak dira, mamitsuak eta kolore gorrikoak, heltzean belztu egiten direlarik. Hegaztiek oso preziatuak dituzte.

Artadi, erkamezti, abarizti, pinudi, kostaldeko hareatza, heskai, Mediterraneoko sastraka, ipuru, harkaizti edo harritzen bazterki eta soilgunetan hazten da, betiere, hezetasuna eta itzala falta ez badira. Substratuak ez du garrantzirik eta itsas mailatik hasi eta 1.300 metro bitarteko altuerara arte ager daiteke gutxi gorabehera.

Europa hegoaldeko, Mediterraneoko uharteetako, Anatoliako, Siriako, Palestinako, Libia mendebaldeko, Magrebeko, Krimeako eta Makaronesiako landare bat da.

BARRUBIOTEAren ezaugarriak

Ikusi nolakoak diren zuhaitza osatzen duten atal ezberdinak

Tronco y copa del aladierno

Enborra

Hoja del aladierno

Hostoa

Flor del aladierno

Lorea

Fruto del aladierno

Fruitua

BARRUBIOTEAren loratzea

  • URT
  • OTS
  • MAR
  • API
  • MAI
  • EKA
  • UZT
  • ABU
  • IRA
  • URRI
  • AZA
  • ABE