Árbol bonetero

BASAERRAMUA

Euonymus europaeus

Matapoll, evònim, barretets de capellà (Katalanez) | Fuseira (Galegoz) | Bonete-de-preste (Portugaldarrez) | Spindle, European spindle, Common spindle (Ingelesez) | Bonnet Carré (Frantsesez)


Basaerramuak itsas mailan nahiz itsasoaren gainetik 1.500 metrora aurki ditzakegu, noski, espezie hostoerorkorrekin batera, esate baterako, pagoarekin fagus sylvatica) edo haritzarekin.

Basaerramuak 2 metroko garaiera har dezake, eta bere hazkuntza nahiko ausazkoa da. Hostoak lantza formakoak ditu eta aurkara ageri dira forma zertxobait eliptikoa hartuta, 3 eta 8 zentimetro arteko luzera dute eta 1 eta 4 zentimetro arteko zabalera. Basaerramuaren hostoak udazkeneko hiletan, urrian eta azaroan, tonu gorri biziak hartzen dituztelako dira bereizgarriak.

Euonymus europaeus espeziea udaberriko hiletan loratzen da. Loreek tonu berde zurbila ageri dute eta ez dira bereziki ikusgarriak. Urrian eta azaroan fruitu edo «basaerramu-fruitua» heldu egiten da, tonu arrosa bizia hartzen du lau kuskutan banatuta eta lore-sortetan multzokatuta, ireki egiten direnak fruitua heltzen denean. Orduan, lau hazi aska ditzake pulpa laranja batek gaineztatua, hura ere oso ederra. Fruitu horiek bonetak ekartzen dituzte gogora, hots, lau muturreko kapera mota bat, eliztar, ikasle eta graduatuek antzina erabiltzen zutena.

Antzina basaerramuaren fruituak tindu horail modura erabiltzen ziren. Egosiz prestatu eta aplikatu egiten zen, eta ebonina alkaloidearen propietate intsektizidei esker.

Garrantzitsua da jakitea ikusgarriak izan arren, basaerramuaren haziak ez direla jangarriak, oso landare pozoitsua baita.

Zur zurixka edo horixka oso erresistente eta gogorra du, egur-ikatza ekiteko aski preziatua, bolboraren osagai gisa edo marrazketarako ikatz-ziri modura. Antzina oso estimatua zen galtzeta-orratzak eta goruaren ardatzak egiteko, hori dela eta, gaztelaniaz husera, huseda, fusera (asturleondarra) edo fuseira (galegoa) izendatzen da.

BASAERRAMUAren ezaugarriak

Ikusi nolakoak diren zuhaitza osatzen duten atal ezberdinak

Tronco del bonetero

Enborra

Hoja del bonetero

Hostoa

Flor del bonetero

Lorea

Fruto del bonetero

Fruitua

BASAERRAMUAren loratzea

  • URT
  • OTS
  • MAR
  • API
  • MAI
  • EKA
  • UZT
  • ABU
  • IRA
  • URRI
  • AZA
  • ABE