Árbol endrino

ELORRI BELTZA

Prunus spinosa

Andrina, bruño (Galegoz) | Brunheiro bravo (Portugaldarrez) | Sloe – Blackthorn (Ingelesez) | Prunellier (Frantsesez)


Zuhaixka hostoerorkorra da, oso katramilatua eta arantzatsua 4 metrora arteko altuera har dezake. Haren sustraitik ernamuintzen diren kimuak erraz eta modu mardulean ugaltzen direnez oihanarte handiak osatu ohi ditu. Adaxka dibergenteak ditu, arre ilunak, bilotsu samarrak gazteetan eta sarritan amaieran arantzaduna; zurtoin zaharrek, ordea, azal grisaxka izan ohi dute.

Haren adar arantzatsuek hosto obatu txiki eta txandaka txertatzen diren hosto-txortenak sostengatzen dituzte.

Loreak zuriak eta pentameroak dira. Udaberrian irekitzen dira lehendabiziko hostoak agertu aurretik.

Antzinatik erabili izan da, medikuntza eta elikadurarako landare modura. Basaranak marmeladak eta jeleak prestatzeko erabiltzen dira, eta baita Patxarana prestatzeko ere. Beste likore batzuk lurrintzeko ere erabili izan da. Aski ezaguna da basaranaren ginebra izenekoa, ginebra arrunta baino gozo eta lurrintsuagoa izan ohi dena. Loreak, belar-uretan prestatuta, libragarri gisa erabili izan dira.

Fruituek, ordea, propietate idorgarriak dituzte. Fruituekin efektu kosmetikoak dituzten maskaratxoak presta daitezke. Haren zura tornurako eta makilak egiteko erabiltzen da.

Industriaren ikuspegitik kalitate bikaineko barietateak lortu dira eta portaera agronomiko onekoak. Nabarmendu behar da basarana sexualki bakarka bateraezina dela. Beraz, ezinbestekoa da landaketa bakoitzean barietate bat baino gehiago egotea lorautseztapena eta ondoren ernalketa gertatzeko.

ELORRI BELTZAren ezaugarriak

Ikusi nolakoak diren zuhaitza osatzen duten atal ezberdinak

Tronco y copa del endrino

Enborra

Hoja del endrino

Hostoa

Flor del endrino

Lorea

Fruto del endrino

Fruitua

ELORRI BELTZAren loratzea

  • URT
  • OTS
  • MAR
  • API
  • MAI
  • EKA
  • UZT
  • ABU
  • IRA
  • URRI
  • AZA
  • ABE