Árbol espino

ELORRI ZURIA

Crataegus monogyna

Arç blanc (Katalanez) | Espiñeiro albar (Galegoz) | Estripo-alvar (Portugaldarrez) | Common hawthorn, single-seeded hawthorn, may, mayblossom, maythorn (Ingelesez) | Aubépine (Frantsesez)


Bost eta hamalau metro bitarteko altuera duen zuhaixka edo zuhaitz txikia, koroa trinko batekin.

Elorri zuria hostoerorkorra da, adarrak ere erorkorrak ditu eta arantzatsuak dira, bost petaloko lore zuriak ditu, udaberrian usaintsuak (maiatzetik ekainera), bost eta hogeita bost arteko lore-sortetan.

Fruitu jangarria ematen du, elorria, gereziaren moduko forma oboidekoa, hazi bakarra duena barruan. Azal bigun eta gorrixkak gaineztatua, hegaztiek jaten duten pulpa gozoa gordetzen duena.

Enborraren azala lodia eta arre kolorekoa da, arrakala bertikal laranjekin, zahartzen doan heinean grisaxka bilakatzen delarik. Zurtoin gazteenek arantza kamutsak dituzte, 1,5 zentimetrokoak gutxi gorabehera, hostoek 2 eta 4 zentimetroko luzera dute, obobatuak dira eta lobulu sakonekoak, zenbaitetan ia erdira arte iritsiz, lobuluak angelu zabal batan irekita. Bala berde belzkara da eta zurbila azpialdean.

Euskaraz elorrio heldu jako esan ohi dugu “norbaiti bere ordua iritsi zaiola” esan nahi dugunean. “Gorriak ikusten baditugu” elorriokoak ikusi doguz esaten dugu.

Elorri zuriaren gurutze arantzatsu txikiak, zulatze mingarria ematen dutenak, Jesukristoren koroa arantzatsuekin lotzen ziren Euskal Herriko Kristautasunaren sinesmenari jarraiki.

Zenbait lekutan elorri zuria bedeinkatutzat jotzen zen. Hori dela eta, elorri zuriaren gurutze txiki batzuk ipintzen ziren etxerako sarrerako atean tximistak eta trumoiak utxatzeko.

Esaten denez, ekaitza denean arriskutsua da pagoaren edo beste zuhaitz batzuen azpian babestea, baina elorripea leku segurua da, Euskal Herrian eta beste hainbat lekutan aipatu ohi denez.
San Joan sutzarrean elorri zuri erre ohi zen.

ELORRI ZURIAren ezaugarriak

Ikusi nolakoak diren zuhaitza osatzen duten atal ezberdinak

Tronco del espino

Enborra

Hoja del espino

Hostoa

Flor del espino

Lorea

Fruto del espino

Fruitua

ELORRI ZURIAren loratzea

  • URT
  • OTS
  • MAR
  • API
  • MAI
  • EKA
  • UZT
  • ABU
  • IRA
  • URRI
  • AZA
  • ABE