Árbol tilo

EZKI HOSTOZABAL

Tilia spp.

Tileiro (Galegoz) | Tília-de-folhas-pequenhas, Tília-de-folhas-grandes (Portugaldarrez) | Small-leaved lime, large-leaved lime (Ingelesez) | Tilleul (Frantsesez)


Tilia izenarekin ezagutzen zuten erromatarrek ezkia. Ezkiak ipar hemisferioko eskualde epeletako natibo dira. Hogeita hamar espezie hartzen ditu, Asia, Europa eta Iparramerika ekialdean barna sakabanatzen direnak.

Gainera, hibrido berezko eta artifizial ugari dago, faktore horrek espezierako taxonomia zehatz bat egitea zaildu egiten du.

Iberiar Penintsulan, naturalki, ipar zerrendara mugatzen da. Europako Mendietan, Euskadin eta Nafarroan bizi da, Pirinioetan ekialdeen dauden eremuetara iritsi arte. Maiz erabiltzen da landare apaingarri modura parke, lorategi eta bide publikoetan.

Tamaina oneko zuhaitzak dira hazkundeari dagokionez, eta 900 urte arte bizi daitezke, 20 eta 40 metro arteko altuera hartuz, enbor zuzenekoak, metro bateko diametroz, hostoerorkorrak.

Hostoak bihotz-formakoak dira, ertzak zerratuta dituzte, 20 zentimetro arteko zabalera batekin, kolore berde iluna balan eta berde argi zilarreztatua azpialdean, oso lurrintsuak.

Zuhaitz honen loreak oso lurrintsuak dira, sorta hori txikiak osatuz, aldamenean hosto aldatu edo braktea bat dutelarik, luzanga, mihiaren formakoa. Erleek sarri-sarri bisitatzen dituzte polena eskuratzeko.

Antzinatik aski ezagunak dira ezkiaren propietate lasaigarri, espasmoen aurkako eta baregarriak. Ezkia prestatzeko loreak erabiltzen dira hosto aldatuarekin (braktea). Udan jasotzen dira, heltzen direnean, ondoren lehortzen utzi eta moztu egiten dira, eta dagoeneko prest izango ditugu infusio eran hartzeko. Bilketa motel eta nekeza da. Hori dela eta, adarrak moztu egin ohi dira 6 edo 7 urtean behin, loreak ateratzeko. Zuhaitzetik zuzenean hartzea ez da errentagarria, norberak erabiltzeko ez baldin bada.

Hareatzako ezkia

Santiago Brouard ingeniaria agronomoak landatu zuen Abandoko haztegi batean 1809an, eta 1816an San Nikolas elizaren parera eraman zuten. Benetako ikur bilakatu zen bilbotar guztientzat, eta azkenerako “aitita” izendatu zuten. Unamunok hura hartu zuen inspirazio-iturri modura ondoren bere neskalagunari oparitu zizkion bertso batzuk idazteko, eta Ramiro de Maeztu eta Jose Ortega y Gassetek ezkiaren gerizpean maitasunezko poema itzelak errezitatu zituzten. 1894an Zuloagak Kurding Cluberako paneletako batean margotu zuen.
K-Toño Fradek oroitarazten zuenez, haren presentzia paregabea nabaria zen «segizioetan, bonbardaketetan, Hareatza loratuko kontzertu eta jaialdi handitan, inauterietako konpartsetan, uholdeetan, Athletic taldearen garaipen-itzuleretan, grebetan eta bozkario zein protestaldirako manifestazioetan».
1948ko apirilaren 1ean haizete indartsu batek erauzi egin zuen. Enborra moztu egin zen lurretik metro eta erdira. Esaten denez, adaburua San Nikolas elizako eskaileratxoetara erori zen, bilbotar modura bere azken keinua izango bailitzan.

(El Correo. 2007ko urriak 28, igandea)

EZKI HOSTOZABALren ezaugarriak

Ikusi nolakoak diren zuhaitza osatzen duten atal ezberdinak

Tronco del Tilo

Enborra

Hoja del tilo

Hostoa

Flor del tilo

Lorea

Fruto del tilo

Fruitua

EZKI HOSTOZABALren loratzea

  • URT
  • OTS
  • MAR
  • API
  • MAI
  • EKA
  • UZT
  • ABU
  • IRA
  • URRI
  • AZA
  • ABE