Árbol castaño

GAZTAINONDOA

Castanea sativa

Castanyer (Katalanez) | Castiñeiro (Galegoz) | Castanheiro (Portugaldarrez) | Sweet chestnut (Ingelesez) | Châtaignier commun (Frantsesez)


Gaztainondoa hazkuntza azkarreko zuhaitz bat da, 30 metroko altuera har dezakeena, lodieran izugarri gara daitekeena eta bizitza-luzera handikoa, milaka urte dituzten zenbait zuhaitz ere ezagutzen dira eta.

Enbor lodia, sendoa eta, zenbaitetan, zuhaitz adinduen kasuan, barnehutsa. Azal arre eta iluna du, eta adinarekin luzetara arrakalatzen da. Horrela, ildaskatu zeihar bereizgarria hartzen du, enborra makurturik balego bezala.
Hostoak sinpleak dira, erorkorrak, txandakatuak, luzanga – lantza formakoak, 10-25 zentimetro luzera dute eta 5-8 zentimetroko zabalera, eta ertzean zerratuak.

Loreak udan ageri dira. Maskulinoak harizpi hori luze eta estuetan (gerbak) multzokatzen dira eta, femeninoak, horien oinarrian paratuak, ernatu ondotik, haziak (gaztainak) triku izeneko estaldura arantzatsu batean ezkutatzen dituzte.

Gaztainondoak mendi ertainetako zonaldeak nahiago ditu, hezeak eta freskoak (1.800 metro artekoak). Bertan baso sarriak osatzen ditu, behe mendiko unadak, kota garaiagoetan pagoari txanda emateko.

Polen fosilaren erregistroek adierazten dutenez, zuhaitz hori gure lurraldean zegoen jadanik azken glaziazioen aurretik. Ia penintsula osoan aurki daiteke, erromatarrek haren landaketa hedatu baitzuten. Dena den, antzina penintsulako iparraldeko ibar isolatuetan naturalki hazten ote zen eztabaidagai da.

XX. mendean mendialdeko eremutan oso ugari landatu zen ematen duen fruituari, gaztainari, esker, elikagai nutritiboa eta irensten erraza baita.

Eremu lau eta irekiagoetan gaztainondoak lodiera gehiagoz hazten dira eta hobeak dira gaztainen ekoizpenerako. Mendi-mazela malkartsuetan eta baso trinkoetan hazten direnek, ordea, zur hobea eskaintzen dute, fustea zuzenago eta luzeagoa baita.

Gainera, gaztainondoa apaingarri eta babeserako ahalmen handiko zuhaitza da, izan ere, azkar hazten da, haren hostotza ugariak haize-babes egiten du eta itzal luzea sortzen du.

GAZTAINONDOAren ezaugarriak

Ikusi nolakoak diren zuhaitza osatzen duten atal ezberdinak

Tronco del castaño

Enborra

Hoja del castaño

Hostoa

Flor del castaño

Lorea

Fruto del castaño

Fruitua

GAZTAINONDOAren loratzea

  • URT
  • OTS
  • MAR
  • API
  • MAI
  • EKA
  • UZT
  • ABU
  • IRA
  • URRI
  • AZA
  • ABE