Roure pènol (Katalanez)| Carballo (Galegoz) | Carvalho-comum (Portugaldarrez) | English oak, pedunculate oak, French oak (Ingelesez) | Chêne (Frantsesez)
Zuhaitz handia da, sendoa, hostoerorkorrekoa, 20 edo 25 metroko altueradu, enbor zurkara du eta luzetarako arrakalak ageri ditu. Azala grisaxka edo zurixka du, oso pitzatua eta tonalitate arrea erakusten du zuhaitz zaharretan, eta adaburu zabal eta erregularra du.
Hostoek 5-18 zm inguru neurtzen dute luzetara eta 2-10 zm zabalean, espatula formakoak edo luzangak dira, eta oro har, goialdeko herenerantz zabaltzen dira, eta hostoen oinean belarri txikiko formak ageri ditu.
Ertza gingilduna da eta hostoaren txortena oso txikia da, 2-7 milimetroko luzerakoa. Loreak apiril eta ekaina bitartean ernatzen dira, maskulinoak pedunkulu luze zintzilikarietan (gerbak). “Haritz pedunkulatua” da beste izen arrunt bat, bere ezkurren txorten luzea aipatuz (ez hostoena).
Klima epeleko eremutan egon ohi da, udako lehorraldi luzerik gabekoetan, eta argi dezente behar du, batez ere, hazkuntzako lehendabiziko faseetan. Bere banaketa-eremua pagoarenarekin gainjartzen da leku askotan, eta harekin lehian sartzen da. Modu naturalean hazten da eta, oro har, baso zabalak eratzen ditu, itsas mailatik hasi eta 1500 metroko altuerara arteko lekuetan.
Bizkaian haritzari Haretx (como se denomina en Bizkaia al roble) o haritz es junto con lizar (fresno) y urkia (abedul) los árboles sagrados en la cultura vasca.
Gernikan haritz honen azpian, hainbat mendez, Bizkaiko Jauntxo izendatuko zirenek kargua hartu aurretik euskaldunen askatasun eta foruak errespetatuko zituztela zin egiten zuten, erregeekin itundutako eskubideak izaki. Haren adarpean Jauntxoak eztabaidan aritzen ziren eta Bizkaiko jaurerriko, elizateko, herri edo udal barruti, hiribildu eta Urduñako hiriko arazoak konpontzen zituzten. Beranduago, Enkarterri eta Durangaldeako eskualdeek ere bat egin zuten.
Tradizioak XIV. mendean kokatzen zu dokumentatutako zuhaitz zaharrenaren jaiotza-data, hura da “Aita aretx” edo Zuhaitz Aita izendatzen dena. Zuhaitz hura 1742. urtean zendu zen eta haren lekuan Aretx zaharra edo Zuhaitz Zaharra landatu zen, eta haren enborra Gernikako Batzar Etxean ikus daiteke oraindik. 1860an zen eta “Aretx Semea” edo Zuhaitz Semea landatu zen haren lekuan
Gernikaren bonbardaketan, 1937ko apirilean, bizirik iraun zuen, izan ere, Batzar Etxearen inguraldea ez zen kaltetu. 2004ko apirilaren 20an hiltzat eman zuten, eta haren kimu batek ordeztu zuen, 2015ean “Aretx Seme” edo Zuhaitz Semetikdatorren beste zuhaitz batekin aldatu zen arte.
Asko dira haritz honen ondorengo diren zuhaitzak, mundu osoan barna sakabanatu direnak. Tradizio horri jarraiki, Impredecible Basoan landatutako lehendabiziko zuhaitza haritz horren ondorengoa zen haritz bat izan zen, Neskutz Rodriguezek, Gernikako Batzar Nagusietan taldeko bozeramaile ohiak, lagatakoa.