Avellaner (Katalanez) | Avelaneiro (Galegoz) | Aveleira (Portugaldarrez) | Common hazel (Ingelesez) | Avellan (Frantsesez)
Ibarbide, amildegi eta ibarretan hazten den espezie kolonizatzailea da. Modu isolatuan hazten da, unada zein zuhaiztiak eratuz edo beste espezie batzuekin batera.
Hurritza adar ugaridun zuhaixka da, oinarritik edo zuhaitza txikia denetik, 8-10 metroko altuerara arte hazi daitekeelarik.
Adaburu handi eta trinkoa du, eta azala gorrixka da hasiera batean eta grisaxka heltzen denean. Hostoak erorkorrak dira, sinpleak, txandakatuak, oso zabalak eta bihotz-formakoak, biribilduak edo modu zabalean obalatuak, 15 zentimetro arteko luzera hartzen dute, ertzean zerratuak dira eta muturrak puntan amaitzen dira.
Loreak monoikoak dira, hau da, landare berean lore maskulino eta femeninoak daude bereizita, biluzik dauden adarretan loratzen direnak neguaren amaieratik udaberriaren hastapenera (martxoa-apirila) bitartean, hostoak azaleratu aurretik.
Maskulinoak zertxobait ikusgarriak dira eta gerba izeneko harizpi zintzilikari luzeetan paratzen dira, eta haize-bolada txikienarekin polena barreiatzen dute. Lore femeninoak sotilagoak dira, lorexaki gorriekin gerba maskulinoen gain-gainean loratzen dira. Lore horiek, behin ernalduta, fruitua edo hurra ematen dute, kasko baten antza duen papirazeo itxurako estaldura bat duena. Oso malgua denez haren adarrak edo zuraren tirak saskigintzan eta upelgintzan erabiltzen dira, eta baita haga edo makilak egiteko ere.
Epiteto espezifikoa Avella Veccia(Italia hegoaldea) edo Avellino(Napoli ekialdeko hiria, bertan landarea aski landatu eta erromatarrek Nux Avellana deitu zuten) da.