Árbol fresno

LIZAR ARRUNTA

FRAXINUS EXCELSIOR

Freixe de fulla gran (Katalanez) | Freixo común (Galegoz) | Freixo-europeo (Portugaldarrez) | Ash, European ash, common ash (Ingelesez) | Frêne (Frantsesez)


Lizarrak 15-20 metro arteko altuera har dezake; enbor zuzen eta zilindro formakoa da eta itzal handia ematen du.

Espezie dioikoa da, hau da, espezie horretan ale arrak eta ale emeak daude. Beraz, haren ugalketa bi guraso bidezkoa da: beti bi gurasoak behar ditu. Hori espezie zaharretan ematen den ezaugarri bat da, esate baterako, gingkoan (Ginkgo biloba) eta kiwian (Actinidia deliciosa), pistatxoaren fruitua ematen duen pistatxondoan (Pistacia vera) ere berdin gertatzen den arren.

Hostoerorkorra da (udazkenean hori agertzen dira), elkarren kontra eta modu konposatuan paratuak, parez pareko 7-13 hosto txikiz (hostoxka) osatuta. Horrez gain, germinal bat izaten du, oro har, 15-45 mm-ko luzerakoa. Ertza modu uniformean zerratua da eta bi aldeetan bilorik gabea.

Enborretik lore zuri xume batzuekin apaindutako adar batzuk luzatzen dira, apirilean eta maiatzean loratzen direnak. Samara izeneko fruitu luzanga batzuk askatzen dituzte eta barnealdean haizearekin barreiatzeko lagungarri zaien hegal bat ageri duten haziak daude. Samarak kolore berdekoak dira.

Fraxinus erromatarrek lizarrei ematen zieten izena da eta haren zura excelsior izendatzen zuten, hots, “irtena”, “garaiagoa”, bere tamaina handiagoaren ohorez.

Lizarra (lizar toki) euskaraz Nafarroako herri bati ematen zaion izena da (gaztelaniaz Estella). Euskarazko izendapen hori Iratxeko monasterioan agertzen da 958az geroztik eta hurrengo mendean Leizarrara, Lizarrara, Liçarrara, Lizarara, Liçarra eta Lizarra izenak agertzen dira, zuhaitz horrek Ega ibaiertzean ageri duen oparotasunarekin lotuta.

Kurioski gaztelaniazko “Estella” izendapenak, latineko stella hitzarekin lotuta, Lizarra toponimoaren erabilera okerrean du jatorria. Toponimo hori izarra hitzarekin (euskarazko izar) nahastu zen, latinezko stella emanez, eta hizkuntza erromantzean Estella ekarriz. Gaur egun, Lizarra zein Estella erabiltzen dira herria aipatzeko.

Euskal kulturan zuhaitz magikoa da: baserriaren aurrealdean landatzea gomendatzen zen babes-elementu gisa. San Joan gauez adar bat ipintzen zen atean eta hurrengo urtean erre egiten zen.

M. Lekuonak espresio hau jaso zuen: Lizarra ez da bedeinkatu behar; berez da bedeinkatua.

Europan hedatua zen lizarraren hostoarekin edo haren adarrekin zirkulu bat eginez sugeak uxatzen zirelako ustea.

LIZAR ARRUNTAren ezaugarriak

Ikusi nolakoak diren zuhaitza osatzen duten atal ezberdinak

Enborra

Hoja del fresno

Hostoa

Flor del fresno

Lorea

Fruto del fresno

Fruitua

LIZAR ARRUNTAren loratzea

  • URT
  • OTS
  • MAR
  • API
  • MAI
  • EKA
  • UZT
  • ABU
  • IRA
  • URRI
  • AZA
  • ABE