Árbol manzano

SAGARMINA

Malus sylvestris

Maçaner, pomera borda (Katalanez) | Maceira brava, macieira brava (Galegoz) | Maceira-brava, maceira-silvestre, maçanzeira (Portugaldarrez) | European crab apple (Ingelesez) | Pommier Sauvage (Frantsesez)


Bere izen zientifikoak basoko sagar esanahi du. 12 metroko altuera har dezake; hasieran enbor zapala eta azal berde – horixka ageri du eta beranduago arre- grisaxka, arrakalatuz doalarik. Adar arantzatsuak ditu eta, zenbaitetan, oparoak. Kopa irregularrekoa da. Haritz, pago, gaztainondo eta artez beteriko basoetan hazten da itsas mailatik hasi eta 1.800 metroko altuerara arte.

Hostoak sinpleak dira, txandakatuak, ertz zerratukoak, forma obalatu edo eliptikodunak, eta muturra puntan amaituta. Ernatzean apur bat bilotsuak dira, baina heltzean ilegabe bihurtzen dira. Loreek 5 petalo aske dituzte, multzoka ernatzen dira eta zuriak edo arrosak izan daitezke.

Fruitua sagar (pomoa) txiki bat da, 6 zentimetro artekoa, hori – berdexka, eta oro har, basoko zuhaitzetan intsektuek aski zulatua. Zapore azido – mikatza du eta zertxobait gozoagoa oso heldua baldin badago.

Zuhaitzaren zura erregai ona da: tindu arrosa du eta objektu txikiak eratzeko ere erabiltzen da.
Iraganean laborantzako sagarrondoaren (Malus domestica) arbaso adierazgarri bat izan zitekeela pentsatu izan zen. Egun, ordea, gauza jakina da Asia Erdialdeko Malus sieversii espezietik datorrela.

SAGARMINAren ezaugarriak

Ikusi nolakoak diren zuhaitza osatzen duten atal ezberdinak

Tronco del manzano silvestre

Enborra

Hoja del manzano silvestre

Hostoa

Flor del manzano silvestre

Lorea

Fruto del manzano silvestre, manzana

Fruitua

SAGARMINAren loratzea

  • URT
  • OTS
  • MAR
  • API
  • MAI
  • EKA
  • UZT
  • ABU
  • IRA
  • URRI
  • AZA
  • ABE