Árbol sauce

SAHTS ILUNA

Salix atrocinerea

Gatell (Katalanez) | Salgueiro negro (Galegoz) | Salgueiro-preto (Portugaldarrez) | Grey willow (Ingelesez) | Saule roux (Frantsesez)


Zuhaitz txiki hau 12 metro neurtzera iris daiteke, nahiz eta zenbaitetan zuhaixka oso adartsu modura ikusten dugun.

Hostoak erorkorrak dira, sinpleak, txandakatuak, luzanga eta lantza formakoak, 2-10 zentimetroko luzera har dezakete eta 1 edo 2 zentimetroko zabalera, ertza osoa da edo, amaiera aldera zerratua. Bala aldetik mateak dira eta azpialdetik bilotsuak.

Loreak modu goiztiarrean hazten dira udaberrian gerba izeneko harizpi luzeetan eta eztitarako landare ontzat hartzen da.

Fruituak kapsulak dira, heltzean ireki eta sare kotoitsu batean bildutako haziak askatzen dituzte, haizeak eraginda barreiatzea erraza izanik.

Errekasto, uhar, ibarbide, laku eta lur jariotsuetan aurki daitezke iturri edo iturburuen aldamenean. Hobeto hazten da lur azidoetan eta itsas mailatik hasi eta 2000 metroko altuera bitartean aurki ditzakegu.

Penintsulan oso sahats ohikoa denez, haren erabilerak oso hedatuta daude. Saskigintzan erabiltzen da (ez zume modura, elkarlotzen diren adar edo makila fin eta oso luzeak) haren zurarekin egiten diren tiren ondorioz. Gainera, biguna eta lantzen erraza denez, zizelkatu edo torneatutako pieza txikiak egiteko ere egokia da, esate baterako, kaikuak, pitxerrak, edalontziak, mahai-tresnak, txilibituak, etab.

Orobat, haren adarrak maila freatikoa hautemateko erabili ziren, aztien erara, penintsulako ipar mendebaldean poceiro izenekoak betetzen zuen lanbidea.

Salix da sahatsen izen erromatarra; atrocinerea hitza atro– (iluna) aurrezkiak eta cinérea, hitzak osatzen dute, azken hori, cinereus hitzetik dator, hau da, errautsi ilun koloreko hauskara, hostoek eta adaxka gazteek duten tonu gris zikinarengatik.

SAHTS ILUNAren ezaugarriak

Ikusi nolakoak diren zuhaitza osatzen duten atal ezberdinak

Tronco del sauce

Enborra

Hoja del sauce

Hostoa

Flor del sauce

Lorea

Fruto del sauce

Fruitua

SAHTS ILUNAren loratzea

  • URT
  • OTS
  • MAR
  • API
  • MAI
  • EKA
  • UZT
  • ABU
  • IRA
  • URRI
  • AZA
  • ABE