Árbol olmo

ZUMAR HOSTOTXIKIA

Ulmus spp.

Olm (Katalanez) | Ulmeiro (Galegoz) | Ulmeiro, negrilho (Portugaldarrez) | Field elm (Ingelesez) | Orme (Frantsesez)


Ulmus Ulmaceaefamiliako landare genero bat da, arrunki zumar modura ezagunak. Deskribatu 300 baino gehiago deskribatu badira ere, 40 taxon daude onartuak.

Zuhaitz hostoerorkorrak edo erdi erorkorrak dira, eta ipar hemisferioan barna hedatzen dira. Europan zumarrek gainbehera handia izan dute grafiosiaren ondorioz eta gainbehera horrek Satyrium w-album tximeletaren populazioan ere eragina izan du, izan ere, haren beldarrak zumarraren hostoak ditu elikagai nagusi.

Grafiosia, azken 100 urteetan oso aktibo egon dena, onddo batek eragiten du (Ceratocystis ulmi), espezie gehienak erasotzen dituena eta horiek gaur egun desagertzeko arriskuan daude (izurritearen aurretik mundu mailan zuhaitz ugarienetakoa zen).

Onddoa daramaten kakalardoek (Hylurgopinus rufipes amerikarra eta Scolytus multistriatus europarra) gaixotasuna hedatzen dute, Europa ekialdean gehienbat. Uste denez, zumar arruntaren populazioa % 80 eta % 90 inguru murriztu da.

Hosto txandakatuak, sinpleak eta zerratuak ditu, oro har, oinarrian asimetrikoak.

Loreak, ez nabariak, hermafroditak dira, petalorik gabeak eta kaliza iraunkorrik gabe. Polen ugari ekoizten dute. Gure inguruko zumarrak neguaren amaiera aldera loratu eta ematen dituzten fruituak, artean horiek zein inguruko hostozabal erorkorrak hostorik gabe daudenean.

Kolore berde dirdiratsuko samaretan ematen dute fruitua, ugariak, nahiz eta asko hazirik gabe egon daitezkeen.

Sustrai nagusi edo ardatz-formakoa duen zuhaitza da, sustraia modu bertikalean hazten da beherantz, oso indartsu, eta pilote baten modura jarduten du, eta XII. mendetik gaurdaino Herbehereetan kanal eta polderretako ertzetako lurrak egonkortzeko erabili izan dira.

Azala arrea edo arre – grisaxka da, luzetara pitzatua, adaxka mehez hornitua, suberosoak (kortxoaren antzekoak), baina azala zapala eta kolore arrekoa izanik.

Azala sarritan antibiotikoen aurrean erresistenteak diren Clostridium generoko bakteriek eragindako infekzio larrien tratamendurako tinturak egiteko erabiltzen da.

ZUMAR HOSTOTXIKIAren ezaugarriak

Ikusi nolakoak diren zuhaitza osatzen duten atal ezberdinak

Imagen del olmo

Enborra

Hoja del olmo

Hostoa

Flor del olmo

Lorea

Fruto del olmo

Fruitua

ZUMAR HOSTOTXIKIAren loratzea

  • URT
  • OTS
  • MAR
  • API
  • MAI
  • EKA
  • UZT
  • ABU
  • IRA
  • URRI
  • AZA
  • ABE