PARTIKULARRAK

INGURUMENEAN ERAGIN POSITIBOA izan nahi duzu?

Kontsultatu Impredecible Basoak eskain diezazukeen guztia

Impredecible Basoa elkarlanean landatutako betiereko baso bat izango da, ingurumen ondorio positiboak turismo esperientziarekin, aisiako jarduerekin eta talde eraikuntzarekin elkartzen dituena

Guk landatu dezakegu, zuek landatzera etor zaitezkete inguruneaz eta esperientziaz gozatzeko, edota esperientzia borobildu dezakezue, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Itsasmendi upeltegira bisita eginez eta pintxo eta txakolin dastaketa eginez.

Landaketek espezieen ziklo naturalak errespetatu behar dituzte, eta, gure kasuan, Muniketagan (Muxika, Bizkaia), ziklo hori klimatologiaren arabera, urritik martxora bitartekoa da.

Zuhaitz autoktonoakbakarrik landatzen ditugu; Impredecible Basoa baso misto kantauriar tipikoa izango da, zeinak CO2 konpentsatzeaz gain, inguru bakoitzean ahalik eta biodibertsitate handiena bilatzen dugulako. Natura imitatzen dugu, ez ditugu ilaratan eredu geometrikoa duten landaketak egiten, baizik eta naturaltasuna bilatzen dugu.

Lurrak Lurgaia Fundazioarenak dira; beraz, ziurtatuta daukagu haien mantentze-lana eta gure basoaren iraunkortasuna.

Nola landatu zuhaitz bat Impredecible Basoarekin?

Aukeratu zure plana

Hautatu
Erabaki ezazu etxetik klik bakar baten bidez zure karbono-aztarna konpentsatzea eta biodibertsitatea sortzea edota etorri eta gurekin landatzea. Esperientzia gastronomiko bat edo tailer bat ere gehitu diezaiokezu.

Landaketa

Etorri landatzera edo guk landatzen dugu
Aukeratu duzunaren arabera, guk landatuko ditugu zuk hautatutako zuhaitzen kopurua, edo zuek landatzera Impredecible Basora etorri zaitezkete.

Ziurtagiria

Ziurtagiri izenduna jaso
Landatutako zuhaitzen erregistro pertsonalizatua eta metatua ematen dizugu.

On line bidaltzen dizugun dokumentu izendatu eta besterenezin bat egiten dugu. Horren bidez, egindako landaketaren CO2 emisioen lagapena ziurtatzen da, konpentsazio-erabilera bakarra eta pertsonalizatua baita.

Konpentsazioa

Konpentsatu zure CO2 emisioak
Zuen zuhaitzak hazten diren bitartean karbono dioxidoa (CO2) xurgatuko da.

Murriztu ezin izan diren jardueretako CO2 emisioak konpentsatzeko, zure erakundeari esker landatutako zuhaitzak xurgatuko duen CO2 guztia bermatzen dizuegu.

Ziurtagiriak 40 urte bitarteko emisioen xurgapena bermatzen du.

Aukeratu zure plana

Hautatu
Erabaki ezazu etxetik klik bakar baten bidez zure karbono-aztarna konpentsatzea eta biodibertsitatea sortzea edota etorri eta gurekin landatzea. Esperientzia gastronomiko bat edo tailer bat ere gehitu diezaiokezu.

Landaketa

Etorri landatzera edo guk landatzen dugu
Aukeratu duzunaren arabera, guk landatuko ditugu zuk hautatutako zuhaitzen kopurua, edo zuek landatzera Impredecible Basora etorri zaitezkete.

Ziurtagiria

Ziurtagiri izenduna jaso
Landatutako zuhaitzen erregistro pertsonalizatua eta metatua ematen dizugu.

On line bidaltzen dizugun dokumentu izendatu eta besterenezin bat egiten dugu. Horren bidez, egindako landaketaren CO2 emisioen lagapena ziurtatzen da, konpentsazio-erabilera bakarra eta pertsonalizatua baita.

Konpentsazioa

Konpentsatu zure CO2 emisioak
Zuen zuhaitzak hazten diren bitartean karbono dioxidoa (CO2) xurgatuko da.

Murriztu ezin izan diren jardueretako CO2 emisioak konpentsatzeko, zure erakundeari esker landatutako zuhaitzak xurgatuko duen CO2 guztia bermatzen dizuegu.

Ziurtagiriak 40 urte bitarteko emisioen xurgapena bermatzen du.

ZUHAITZAK

Landatzen ditugun zuhaitz espezieak

Urkia, Gorosti, Burrubiote, Altza, Astigar, Hurritza, Basaerramu, Añar Zuria, Gaztainondo, Gereziondo, Zuhandor arrunta, Artea, Elorri beltz, Elorri zuri, Lizar arrunta, Pagoa, Gartxu hostozabala, Erramua, Gurbitza, Sagarmina, Hostozuri, Zumar hostotxikia, Sagarrondo makatz, Haritz, Ametza, Sahts iluna, Otsalizarra, Hagin arrunt eta Ezki hostozabal.

bosque (4)-1
fotografias-plantacion-2

PROZEDURA

Nola egiten dugu?

Kimua landatu eta 2 urte bitartean alea behar bezain sendoa izan arte 120 zm-ko garaiera duen babeslea jartzen diogu, orkatzak ugari daudelako inguruan.
Naturaren sendotasunean konfiantza handia daukagu, baina lehenengo bi urteetan alea sustraitu egiten ez badu, beste zuhaitz batez ordezkatuko dugu (jakina, ez dira sartzen hondamendi naturalak, gaixotasunak edo suteak gure konpromisoetan).
Lurrak Lurgaia Fundazioarenak dira; beraz, ziur gaude gure basoa iraunkorra izango dela.

Zuhaitz bat oparitu Impredecible Basoarekin

Zuhaitz bakoitzak ingurumen-onurak dakartza, baina gainera, oparia jasotzen duen pertsonarekin lotura emozionala du, zuhaitz batek bizitzaren, hazkundearen, inguruarekiko errotzearen eta desio onen sinboloa delako.

Badago bizitza berri bat planetarekin, bertako basoarekin eta bizitza luze baten nahiarekin lotzeko modu solidarioago eta atseginago bat jaiotza ospatzeko?

Batzuetan oso zaila izaten da urtero urtebetetzeetan harritzea. Horregatik, Impredecible Basoaren zuhaitz bat proposatzen dizugu urtebetetze-opari gisa; keinu berdea, opari iraunkorra, Gozau edo Erdu modalitatea hautatuz gero esperientzia ahaztezin bihur daitekeena.

Opari gutxi izango dira zuhaitz bat bezain egokiak desira onen sinbolo gisa; sustrai sendoak, denboran iraun dezaketenak eta bizitza-ikurra.

Gabonak, bizi-gertaera garrantzitsuak, egutegiko data zehatzak… Arrazoi asko daude egunak ospatzeko eta zuhaitz bat egun hori betiko iraunarazteko modu hoberena da.

Maite dugun pertsona baten oroimenari eutsi eta ohoratzeko modu bat pertsona hori zuhaitz batekin lotzea da. Bere oroimena bizi-ikur bihurtzea, indartsu hazi, eta bere lurrari heltzen dena.

Txikienei ingurumena errespetatzen duten ohiturak erakusteko aukera. Txikientzako plan bikaina izan ez ezik, Gozau aukera hautatuta lurralde honetako pribilegioez gozatu ahal izango duzu, txakolina eta pintxo dastaketa batekin, inguruko Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren upeltegi batean.

Lagunekin, lankideekin… mendian egun dibertigarria igaro misio batekin: baso autoktonoaren alde lan egitea, planetan barrena. Gainera, Gozau aukera hautatzen baduzu, inguruko Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren upeltegi batean txakolina eta pintxo dastaketa batekin osatu ahal izango duzu zure plana.

Hautatu

Zuhamuklik!

Zure etxetik zure karbono-aztarna konpentsatu eta biodibertsitatea sortu. Klik erraz baten bidez, landatu nahi dituzun zuhaitz autoktono kopurua

Erdu!

Zatoz eta landatu Muniketaganan, Muxikan, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban. Bi zuhaitz autoktono (gutxienez) landatu ditzakezu pertsona bakoitzeko

Gozau!

Zatoz eta landatu Muniketaganan, Muxikan, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban + txakoli eta pintxoen dastaketa Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Itsasmendi upeltegian

Guri buruz