Deskribapena
Landatu nahi duzun zuhaitza edo zuhaitzak ordaintzean, landaketaren data hautatzeko aukera izango duzu. Aldez aurretik nola iritsi, ordutegiak, asegurua, gomendio orokorrak…zehazten dituen informazioa bidaliko dizuegu.
Behar diren tresnak emango dizkizuegu. Gogoratu mendi-irteera bat dela; beraz, ondo jantzita eta babestuta etortzea gomendatzen dizuegu.
Impredecible Basoa Muniketaganan dago, Muxikan (Bizkaia), Urdaibaiko Biosferaren Erreserban.
Bertako zuhaitzak bakarrik landatuko dituzu. Impredecible Basoa Kantauriko baso misto tipikoa izango da, zeinean CO2 konpentsatzeaz gain, ingurune bakoitzean ahalik eta biodibertsitate handiena bilatzen den. Natura imitatzendugu: ez ditugu ilaratan eredu geometrikoa duten landaketak egiten, gure basoan naturaltasuna bilatzen dugu.
Landatu ostean, landaketaren CO2 emisioen lagapen-ziurtagiria on line bidaliko dizugu emandako helbide elektronikora nahi duzunaren pertsonaren izenean. Konpentsazioaren erabilera bakarra eta pertsonalizatua da, eta horregatik ematen da ziurtagiri hau.
Landatzen ditugun espezieak:
Urkia, Gorosti, Burrubiote, Altza, Astigar, Hurritza, Basaerramu, Añar Zuria, Gaztainondo, Gereziondo, Zuhandor arrunta, Artea, Elorri beltz, Elorri zuri, Lizar arrunta, Pagoa, Gartxu hostozabala, Erramua, Gurbitza, Sagarmina, Hostozuri, Zumar hostotxikia, Sagarrondo makatz, Haritz, Ametza, Sahts iluna, Otsalizarra, Hagin arrunt eta Ezki hostozabal.
Prozedura:
Kimua landatu eta 2 urte bitartean alea behar bezain sendoa izan arte 120 zm-ko garaiera duen babeslea jartzen diogu, orkatzak ugari daudelako inguruan. Naturaren sendotasunean konfiantza handia daukagu, baina lehenengo bi urte hauetan alea sustraitu egiten ez badu, beste zuhaitz batez ordezkatuko dugu (ez dira sartzen hondamendi naturalak, gaixotasunak edo suteak gure konpromisoetan). Lurrak Lurgaia Fundazioarenak dira; beraz, ziur gaude gure basoa iraunkorra izango dela.
Balorazioak
There are no reviews yet.