Deskribapena
Landatzen ditugun espezieak:
Urkia, Gorosti, Burrubiote, Altza, Astigar, Hurritza, Basaerramu, Añar Zuria, Gaztainondo, Gereziondo, Zuhandor arrunta, Artea, Elorri beltz, Elorri zuri, Lizar arrunta, Pagoa, Gartxu hostozabala, Erramua, Gurbitza, Sagarmina, Hostozuri, Zumar hostotxikia, Sagarrondo makatz, Haritz, Ametza, Sahts iluna, Otsalizarra, Hagin arrunt eta Ezki hostozabal.
Prozedura:
Kimua landatu eta 2 urte bitartean alea behar bezain sendoa izan arte 120 zm-ko garaiera duen babeslea jartzen diogu, orkatzak ugari daudelako inguruan. Naturaren sendotasunean konfiantza handia daukagu, baina lehenengo bi urte hauetan alea sustraitu egiten ez badu, beste zuhaitz batez ordezkatuko dugu (ez dira sartzen hondamendi naturalak, gaixotasunak edo suteak gure konpromisoetan). Lurrak Lurgaia Fundazioarenak dira; beraz, ziur gaude gure basoa iraunkorra izango dela.
Balorazioak
There are no reviews yet.