ZUHAMUKLIK!

20.00

Zure etxetik paisaia aldatu, zure bizitza konpentsatu, gogoratuz…

Bernat de Etxeparek, 1545ean euskaraz idatzitako lehen liburuan, zuhamuhitza erabili zuen zuhaitzaizendatzeko. Bitxia bada ere, gaur egun zuhamuhitza ia desagertu da, gure zuhaitz autoktonoetako asko bezala.

Klik txiki baten bidez, eskatzen diguzun zuhaitz autoktonoen kopurua landatuko ditugu, Etxepareren Bernat gogora ekartzeko… edo gogoratu nahi duzun pertsonarentzako.

Gure gutxienekoa: zuhaitz autoktono bat, gehiengoa, zuk erabakitzen dituzunak.

Deskribapena

Zuhaitza eta/edo zuhaitzak landatzeagatik ordaintzean, landaketaren CO2 emisioen lagapen-ziurtagiria, ematen diguzun helbide elektronikora bidaliko dizugu, nahi duzun pertsonaren izenarekin. Konpentsazioaren erabilera bakarra eta pertsonalizatua da, eta horregatik ematen da ziurtagiri hau.

Landatzen ditugun espezieak:

Urkia, Gorosti, Burrubiote, Altza, Astigar, Hurritza, Basaerramu, Añar Zuria, Gaztainondo, Gereziondo, Zuhandor arrunta, Artea, Elorri beltz, Elorri zuri, Lizar arrunta, Pagoa, Gartxu hostozabala, Erramua, Gurbitza, Sagarmina, Hostozuri, Zumar hostotxikia, Sagarrondo makatz, Haritz, Ametza, Sahts iluna, Otsalizarra, Hagin arrunt eta Ezki hostozabal.

Prozedura:

Kimua landatu eta 2 urte bitartean alea behar bezain sendoa izan arte 120 zm-ko garaiera duen babeslea jartzen diogu, orkatzak ugari daudelako inguruan. Naturaren sendotasunean konfiantza handia daukagu, baina lehenengo bi urte hauetan alea sustraitu egiten ez badu, beste zuhaitz batez ordezkatuko dugu (ez dira sartzen hondamendi naturalak, gaixotasunak edo suteak gure konpromisoetan). Lurrak Lurgaia Fundazioarenak dira; beraz, ziur gaude gure basoa iraunkorra izango dela.

Balorazioak

There are no reviews yet.

Only logged in customers who have purchased this product may leave a review.

Bai, bai… zuri esker landatutako zuhaitza bisita dezakezu.
Ez… ezin duzu bota, inausi, hondatu…

Impredecible Basoa Muniketagana izeneko inguru batean dago, bere osotasunean, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren barruan.