ZER DA IMPREDECIBLE BASOA?

Urdaibaiko Biosfera Erreserban landatutako baso autoktono, iraunkor eta kolaboratiboa

Ezagutu eraikitzen ari garen basoa

Imprededible Basoak, zure karbono-aztarna konpentsatzeko, biodibertsitatea hobetzeko, ondare positiboa uzteko, zure jendearekin partekatzeko eta ingurune natural pribilegiatu batean gozatzeko aukera ematen dizu

IMPREDECIBLE BASOA

Zer eskaintzen dugu?

Hori guztia eskaintzen dizu Impredecible Basoak, elkarlanean eraikitako baso autoktono honetan landatuz.

Zer esan nahi du horrek? Natura imitatzen dugula, kantauriar erlaitzeko zuhaitz tipikoak bakarrik landatzen ditugula, eta guztion artean lan egiten dugula; bakoitzak bere zuhaitzaren landapena ordaintzen du eta guztion artean basoa egiten dugu.

fotografias-plantacion-2
fotografias-plantacion-3

IMPREDECIBLE BASOA

Nola egiten dugu?

Guk landatu dezakegu, zuek landatzera etor zaitezkete inguruneaz eta esperientziaz gozatzeko, edota esperientzia borobildu dezakezue, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Itsasmendi upeltegira bisita eginez eta pintxo eta txakolin dastaketa eginez.

Agiria

Biodibertsitatearen babespena

Zuhaitzak landatzea ona da planetarentzat, baina ezin dugu ahaztu ekosistemen babesa eta oreka.
Horregatik, Impredecible Basoan natura oso jakintsua dela kontuan hartu, eta hau kopiatu egiten dugu: ez ditugu landaketak errenkadetan eredu geometriko batekin egiten, baizik eta, gure basoan naturaltasuna bilatzen dugu eta bertako espezieak bakarrik landatzen ditugu.
Gure basoa Kantauriko itsasertzeko baso misto tipikoa izango da.

Zuhaitz egokia eta leku egokian landatzen badugu, ingurumenerako lortzen ditugun emaitzak, bai tokian tokikoak bai planetarakoak, apartekoak dira.

– Karbono-aztarnaren murrizpena
– Biodibertsitatearen zainpena
– Lurzoruaren emankortasunaren hobekuntza eta aberastasuna
– Airearen eta uraren kalitatearen hobetzea

CO2 konpentsazioa

Gure xedea lankidetzan egindako baso autoktonoa sortzea da, CO2 konpentsatzeko eta karbono-aztarna murrizteko.

Karbono aztarna berotegi efektua eragiten duten gasen igorpenaren adierazlea da, bizi garen berotze globala eta klima-larrialdia eragiten dituztenak. Hau, pertsonek, enpresek eta erakundeek eguneroko bizitzan egiten dituzten jarduerekin lotuta dago.

Zuhaitz bat landatuta, igorritako CO2 harrapatzeko aukera dugu. Horrela, karbono-aztarna murriztu eta klima-aldaketaren aurka borrokatzen dugu. Borroka honek lan izugarria dirudi, baina denok gure harri-koskorra egiten badugu, hobekuntza ere izugarria izango litzateke.

Zuri esker landatutako zuhaitzak, xurgatuko duten CO2 guztia bermatzen dizugu, zuk aukeratutako jardueretako CO2 emisioak konpentsatzeko. Zure ziurtagiriak 40 urteetako emisioen xurgapena bermatzen dizkizu. Karbono-aztarna bizi-aztarna bilakatu dezagun.

Errotzea

Maitale handiak gara, batez ere, basoen, bizitzaren eta naturarenak. Baita gure lurraren, gure basoen, gure historiaren eta gure mitologiarenak ere.

Impredecible Basoak gure grina guztiak batzen ditu, gure lurraldean eta historian sustraitutako natura zaintzea. Landatu dezagun guztion artean baso bat Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren inguru pribilegiatuan, gure historian sustraitu eta betirako bertako partaide izateko.

Ondare positibo bat uztea proposatzen dizuegu, denon onurarako kolektiboa dena kudeatuz. Horrela egiten zuten Bizkaiko familiek XIX. mendera arte; basoen kudeaketaren lidergoan, gehienak herri-lurrak zirenak, txandaketan parte hartuz.

Impredecible Basoa eta GJHak

Garapen jasangarri baterako helburuak Nazio Batuen Programak pertsona guztientzako etorkizun jasangarria lortzeko definitzen duten ibilbide-orria da.

Elkarren artean erlazionatuta dauden 17 helburu dira, zeintzuk pobreziari amaiera ematea, pertsona guztientzako garapen jasangarria bermatzea eta planeta babestea dute helburu. Impredecible Basoan zuhaitzak landatzeak etorkizun iraunkorraren alde lan egiteko bi helburu lortzen laguntzen du: 13 Klimaren aldeko ekintza eta 15 Lurreko Ekosistemen Bizitza.

Badirudi Garapen Iraunkorreko Helburuak oso handiak direla, politikariek eta korporazio handiek baino ezin dutela beraien alde borrokatu, baina, egia esan, gutako bakoitzak aldaketa handia lor dezake bere eguneroko ekintzen bidez.

«Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez mundua alda dezake” Eduardo Galeano.

Erraztasuna

Nahi duzun bezain erreza izan daiteke zuhaitz bat gurekin landatzea Formatu desberdinak eskaintzen dizkizugu, zure interesen arabera. Zure ordenagailutik edo mugikorretik egin dezakezu klik, eta guk zure ordez landatuko dugu.

Naturaz gozatzea gustuko baduzu eta landatzeko gogoa badaukazu, Impredecible Basoa ikustera etor zaitezke, Muniketaganan (Muxika), eta laguntza eta aholkuak eman ahal dizkizugu, hala nahi baduzu.

Gainera bisitaldia gure gastronomiaz gozatuz borobildu nahi baduzu, txakolina eta pintxoak dastatzeko aukera ematen dizugu, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deitura duen Itsasmendi upeltegian.

Edonola ere, guk emango dizugu materiala, zuk gogoa bakarrik jarri beharko duzu.

Posta elektronikoz jasoko duzu egindako landaketaren CO2 konpentsazioaren ziurtagiria.

Lankidetzazko baso bat sortu nahi duzu?