Árbol serbal cazador

OTSALIZARRA

Sorbus aucuparia

Moixera de gilla (Katalanez) | Cornabois, escornabois (Galegoz) | Serveira-dos-pasarinheiros, serverira brava (Portugaldarrez) | Rowan, mountain-ash (Ingelesez) | Sorbier des oiseaux (Frantsesez)


Tamaina ertaineko zuhaitza da, arrosaren familiakoa. Europa osoan barna dago sakabanaturik, Islandiatik Errusiara arte, eta iberiar penintsulan zehar. Ongi eusten dio hotzari eta leku garaietan aurki daiteke.

Tamaina ertaineko zuhaitz hostoerorkorra da, 15 metro hartzen ditu, eta 20 metrora ere irits daiteke, nahiz eta nekez izan. Piramide edo oboide formako adaburu zabala du.

Hostoak txandaka daude paratuta zurtoinetan, konposatuak eta inparipinatuak, luzangak eta ertz zerratuekin. 9-15 hostoxka ditu, 2.5 eta 6 zentimetro arteko dimentsio batekin, 9 zentimetrotara ere helduz.

Infloreszentziak 8-15 zentimetroko diametroko korinbo terminal handitan ematen dira, 250 lore baino gehiagorekin.

Fruitua iraila eta urria bitartean heltzen da. Barnean hezur edo pipita txikiak (4-8 milimetroko diametrokoak) dituen pomo – fruitu bat da, mamitsua eta globo-formakoa, laranja dirdiratsua edo gorri koral kolorekoa. Bigunak eta zukutsuak dira. Horri esker, txorientzat jaki erraza da, nagusiki buztanori(Bombycilla garrulus) eta zozo-txinboarentzat (Turdus merula). Txori horiek ondoren gurbearen haziak barreiatu egiten dituzte gorotzetan. Haren fruituak Errusiako vodka prestatzeko erabiltzen dira.

Ehiztarien gurbeak izen hori hartu du haren fruituak txoriak erakarri eta ehizatzeko erabili izan direlako.
Iberiar penintsulan izei, pago eta haritzez beteriko basoetan hazi ohi da.

Erresistentzia handiko zuhaitza da, edozein egoeratan bizirauteko gai dena, itzal trinko eta karedun lurretan izan ezik. Behar beste eguzki hartuz gero, hostoek eta fruituek itxura osasuntsuagoa izango dute. Landatzeko unerik onena udazken eta udaberri artekoa da, egunik hotzena saihestuz. Lur aberats, sakon eta ongi drainatuak nahiago ditu.

OTSALIZARRAren ezaugarriak

Ikusi nolakoak diren zuhaitza osatzen duten atal ezberdinak

Tronco del serbal cazador

Enborra

Hoja del serbal cazador

Hostoa

Flor del serbal cazador

Lorea

Fruto del serbal cazador

Fruitua

OTSALIZARRAren loratzea

  • URT
  • OTS
  • MAR
  • API
  • MAI
  • EKA
  • UZT
  • ABU
  • IRA
  • URRI
  • AZA
  • ABE