Árbol roble melojo

AMETZA

Quercus pirenaica

Carballo negro (Galegoz) | Carvalho-negral (Portugaldarrez) | Pyrenean oak (Ingelesez) | Chêne tauzin (Frantsesez)


Zuhaitz handia, 25 metro hartzera irits daitekeena. Haatik, ustiatu egiten denez, sarritan ernamuintzen eta unada katramilatuak eratzen ikusten dugu.

Haren ezaugarri berezigarriena da hostoak belusatuak dituela bi aldeetan eta oso lobulu sakonekin. Hosto hauek sinpleak, txandakatuak eta erorkorrak dira. Dena den, zuhaitz askotan, batez ere gazteetan, neguan lehor mantentzen dira eta hosto berriaren kimuak bultza egitean erori egiten dira (martzeszenteak). Loreak pedunkulu zintzilikari horixka luzeetan (gerba) hazten dira eta ezkurrak globo-formakoak eta mikatzak dira.

Martzeszentzia edo hostoen erorketa berantiarra guztiz ezagutzen ez den fenomeno bat da. Hostoerorkorraren aldagai bat da, non hostoen banaketa ez den gertatzen hurrengo sasoian hosto-begiek bultza egiten duten arte. Udazkenean fotoperiodoa laburtzean landareek hostoen mantenugai eta ura berriro xurgatzen dituzte, hodi eroaleak itxi egiten dituzte eta hosto-txortenak adarretara batura uzten dituzte modu mekanikoan. Haizeak eragozten ez badu, sostengu arin hori nahikoa da zuhaitzak hostoak lehor manten ditzan udaberrira arte.
Espezie bereko indibiduoen portaera ez da guztiz berdina. Enbor helduetako andui edo azpialdeko adarrek berragertzean gainaldeko adarretan baino hosto zimel gehiago mantentzen dituzte, azken horietakoek beren estaldura galdu egiten baitute maiz. Edozein kasutan, martzeszentziaren eta ametzaren tarteko jitearen arteko harremana, Mediterraneoko munduaren (hostoiraunkorra) eta Atlantikoaren (hostoerorkorra) artean, misterioz beteriko dago. Ez dago argi hostoak mantentzeak abantailak ekar ditzakeenik. Dena den, agian babes gehiago suposatzen du horrek hosto-begietarako.

Mediterraneoko klimara ongi egokitutako haritz bat da, hostoak bilotsuak direlako eta horrek transpirazioa murriztu egiten duelako. Baso trinkoak osa ditzake, nahiz eta zenbaitetan beste espezie batzuekin lotzen den, beti substratu azido gainean edo karerik gabekoetan, 200 eta 2100 metro arteko garaieran.

Sustrai-sistema oso da indartsua, hainbeste anduitik hazten diren enbor berriak sortzen baititu. Haren zuragatik edo ikatza egiteko aski ustiatua izan denez, sarritan zuhaitz ugari aurkitzen ditugu, egiaz guztiak zuhaitz beretik datozen arren, zeinaren anduiak askotan ehun urtetik gora izan baititzake.

Haritzen fruituak zenbaitetan kuskuilu izeneko eskrezentzia batzuekin nahasten dira. Zuhaitza berak sortzen dituen malformazioak dira, begi edo kimu samurretan arrautza paratzen duen liztor txiki mota batek egindako erasoaren aurrean defendatzeko. Landareak erreakzionatu eta tumorazio bat sortzen du. Horrela, haren ehunak bere baitan bildu eta parasitoa isolatu egiten dute kuskuilua eratuz. Arrautza eklosionatu egiten da larba babestuta eta elikagaiz inguratuta geratzen da. Metamorfosiaren ondoren, intsektua, jadanik heldua, berak egiten zuen zulotxo batetik irten eta kuskuilua lehortu egiten da.
Egiazko fruitua ezkurra da, Quercus generoaren fruitu lehor bereizgarria. Hura kupula edo karlo izeneko estalki zurkara batek gaineztatzen du, partzialki estaltzen duena txapela bailitzan.

Ametzak oidioaren izurritea bere generoan beste edozein ordezkarik baino gehiago pairatu du, XX: mendearen hastapenean eskastu egin zuena. Mozketa jarraituen ondorioz onddoa erraz hedatzen da eta espeziea narriatu eta ahuldu egiten da. Eremu batzuetan zuhaitz kaltetu edo bakartuak aurki daitezke; beste eremu batzuetan zuhaitz okerdun multzotan irauten dute, edo beste espezie batzuen artean birsortzen dira, pago edo haritzen aldamenean. Zoritxarrez, ordea, aurretiaz populatutako mendi-mazela asko hautsi edo soilduta daude, eta higadura atzeraezina da hor; hori dela eta, garrantzitsua da ametzak bere sustrai luzeekin solteen dauden lurrak finkatzen eta mantenugaiak eta zorupeko oinarriak ponpatu eta lurrazalean utziz betetzen duen zeregina azpimarratzea.

Araban Izkiko natura-parkean barna hedatzen da, Bizkaiko probintzian Punta Luceron, eta Gipuzkoan Jaizkibel, Igeldo, Andatza eta Itziar mendietan aurki daiteke.

Quercus haritzei oro har ematen zitzaien izen erromatarra zen, eta ezkurra ematen duten zuhaitz guztietara hedatua. Hitzaren jatorria zelta da eta “zuhaitz eder” esanahi du. Pyrenaicaepitetoak haren jatorriari egiten dio erreferentzia, baina egiaz han oso urria da. Hori horrela da espeziea deskribatu zuen botanikariak, Ludwig von Willdenow alemaniarrak, jatorri hori adierazten zuten etiketa batzuk zituelako, zuhaitzaren hedapen orokorra kontuan izan gabe.

AMETZAren ezaugarriak

Ikusi nolakoak diren zuhaitza osatzen duten atal ezberdinak

Tronco del roble melojo

Enborra

Hoja del roble melojo

Hostoa

Flor del roble melojo

Lorea

Fruto del roble melojo

Fruitua

AMETZAren loratzea

  • URT
  • OTS
  • MAR
  • API
  • MAI
  • EKA
  • UZT
  • ABU
  • IRA
  • URRI
  • AZA
  • ABE