Árbol labiernago

GARTXU HOSTOZABALA, GARTXU ARRUNTA

Phillyrea latifolia

Aderno (Galegoz) | Aderno, aderno-bastardo, aderno-de-folhas-largas (Portugaldarrez)


Zuhaitz hostoiraunkorra, 8 metrora arte luzatzen dena. Adar zurixkak eta zapalak ditu, nahiz eta gazteak biloz estalita egon.

Hostoak sinpleak dira, eta parez pare ernetzen dira, balan kolore berde bizikoak eta azpialdean argiagoak, lantza formakoak edo eliptikoak dira, eta bi aldetara ilegabeak. Hosto helduen ertza zerratua edo osoa da eta, forma obatukoak dira eta alboetako nerbioak oso agerian daude, apur bat irtenak baitira.

Loreak txikiak dira, ez dira oso ikusgarriak, olibondoaren antzekoak, kolore zuri – berdexka edo horixkakoak, eta hostoen galtzarbeetako sorta estuetan ernetzen dira; ezkila kutsua dute, hiru formako 4 lobulurekin. Korolak izar modura irekitako 4 petalo ditu.

Fruitua globo-itxurako drupa bat da (esfera formako olibaren antza du), ilar baten tamainakoa, beltza eta hazi bat edo bi izan ohi ditu.

Udaberrian loratzen dira eta fruituak udazkenean heltzen dira.

Europa hegoalde osoan, Asia hego-mendebaldean eta Afrikako ipar-mendebaldean ikusten da. Klima leuna behar du, negua gogorregia izan gabe, eta substratu motak ez du aparteko garrantzirik. Artadi eta artelatzen formazioetan agertzen da.

Aziendak eta zerbidoek oso preziatua da.

Zura gogorra da, kolore zuritik horixkara, nahiz eta oso gutxi erabiltzen den, izan ere, oso gutxi dira tamaina handiko zuhaitzak.

GARTXU HOSTOZABALA, GARTXU ARRUNTAren ezaugarriak

Ikusi nolakoak diren zuhaitza osatzen duten atal ezberdinak

Copa y tronco del labiernago

Enborra

Hoja del labiernago

Hostoa

Flor del labiernago

Lorea

Fruto del labiernago

Fruitua

GARTXU HOSTOZABALA, GARTXU ARRUNTAren loratzea

  • URT
  • OTS
  • MAR
  • API
  • MAI
  • EKA
  • UZT
  • ABU
  • IRA
  • URRI
  • AZA
  • ABE