Árbol cerezo

GEREZIONDOA

Prunus avium

Cirerer (Katalanez) | Cereixeira (Galegoz) | Cerejeira (Portugaldarrez) | Wild cherry (Ingelesez) | Merisier (Frantsesez)


Prunus aranondoaren izen erromatarra zen eta ondoren izen hori bera eman zitzaien barnean hezurra zuten antzeko fruituak ematen zituzten espeziei; avium hitza avis hitzetik eratortzen, eta “hegaztiak” esanahi du, animalia multzo hori zuhaitz honen fruituen kontsumitzaile handia dela aipatuz.

Antzina Arotik Mediterraneoko arroan frutarbola preziatua da; greziar eta erromatarrek aski hedatu zuten. Gaur egun, munduko eskualde epel askotan landatzen da.

Zuhaitz garai eta lerdena, naturalki 30 metroko altuerara iristen dena, baserrietan frutarbola klasikoa da, bertan ez zaio gehiegi hazten uzten gereziak errazago biltze aldera.

Ez du arantzarik eta haren azala zapala eta grisa da zuhaitz gazteetan, ildaskatu horizontal bereizgarri batekin, zenbaitetan askatu egiten dena zeharkako tira papirazeotan.

Hostoak erorkorrak dira, sinpleak, txandakatuak (hori hobeto ikusten da adarren erdialdean, muturretan oso elkartuta agertzen baitira), zerratuak, punta fin batean amaituta eta txorten oso luze batekin, hostoaren laminatik hurbil bi guruin gorrixka edo beltzaxka dituena.

Udazkenean kolore berdetik okre, laranja edo gorrira aldatzen da. Horrek zuhaitzari itxura bereizgarri bat ematen dio, hain zuzen, espezie hori baso baten zuhaitz arteko hostotzan bereizteko lagungarri zaiguna.

Loreak zuriak dira, bost petalorekin, hermafroditak, korinbotan multzokatuta, intsektuek (erleak) gurutzatutako ernalketaz. Apiril edo maiatzean loratzen dira, hostoak agertu aurretik.

Fruituak, gereziondoak, bi hilabete igarota garatzen dira, eta drupa erakoak dira. Gereziondoa berandu loratzen da. Horri esker, udaberriko izotzaldi berantiarretan iraun egiten dute, frutarbola gehienetan oso sentiberak direnean, batez ere loraldi goiztiarra dutenean.

Gereziondoaren haziak txoriek barreiatzen dituzte, izan ere, fruituak, gereziak, elikagai modura baliatzen dituzte. Dena den, sistema ez da oso eraginkorra, izan ere, zailtasun eta arerio anitz gainditu behar dituzte: Hazien intsektu parasitoak, ugaztunentzako zuhaitz-landareak suntsitzea (nagusiki zerbido eta untxiak), garatzeko argia behar dute, etab.

Gereziondoa baso hezeetan bizi da pagadi, harizti, gaztainondo edota urkidien espezie laguntzaile gisa. Edozein substratutan finkatzen da, betiere, lurrak ongi garatuta baldin badaude. Itsas mailatik hasi eta 1500 metro bitartera hazten da, gutxi gorabehera.

Euskaraz gereziondoaren erretxinari gerezi-negar deritzogu. Gomosiak gaixotuta (arrazoi fisiologikoen edo intsektuen erasoen ondorioz goma edo erretxina askatzen duena) dagoen gereziondoari,negarrez dagoen gereziondoa esaten diogu, hori izanik zuhaitz horren gaixotasun ohikoenetakoa.

Haren zura, intxaurrondoarenarekin batera, ebanistek gehien estimatzen dutena da ziurrenera. Gogorra, fina eta kolore gorrixkakoa da.

GEREZIONDOAren ezaugarriak

Ikusi nolakoak diren zuhaitza osatzen duten atal ezberdinak

Tronco del cerezo

Enborra

Hoja del cerezo

Hostoa

Flor del cerezo

Lorea

Fruto del cerezo, cerezas

Fruitua

GEREZIONDOAren loratzea

  • URT
  • OTS
  • MAR
  • API
  • MAI
  • EKA
  • UZT
  • ABU
  • IRA
  • URRI
  • AZA
  • ABE