Árbol haya

PAGOA

Fagus sylvatica

Faix (Katalanez) | Faia (Galegoz) | Faia (Portugaldarrez) | European beech, common beech (Ingelesez) | Hêtre commun (Frantsesez)


Fagus zen erromatarrek pagoari, haren fruituari eta zurari ematen zieten izena; sylvaticak “basokoak”, “mendietakoak” esanahi du.

Europan gehien hedatuen dagoen zuhaitzetako bat da. Iparraldeko lautadetan aurki daiteke, edo 2000 metroko altueran, Etnan. Leku horietan baldintza klimatikoak berdinak dira: klima ozeanikoa, bariazio termiko neurrizkoak edo euri-jasa ugariak urte osoan zehar.

Zuhaitza 250 urte inguru bizi daiteke eta 35-40 metroko altuera har dezake. Enbor zuzena eta ez adartua, eta adaburu obalatua goialdeko herenean. Zilindro formako oina du basoan hazten baldin bada. Aitzitik, bakarka edo zuhaitz gazteagoz inguratuta hazten baldin bada, haren oinarria kono forma zabalekoa da, ireki eta irregularragoa.

Bizitza osoan zehar bere azala ia zapal mantentzen da, errautsaren gris kolorekoa edo zurixka, elefante baten zangoa gogora ekarriz.

Zuhaitz honek lur fresko eta ongi garatuak behar ditu, giro hezetasun handikoak. Lur motarekiko axolagabe, itsas mailatik hasi eta 2000 metro ingurura arte hazten da. Haren adarrak modu horizontalean luzatzen dira eta azkar hazten dira. Horrela, baso mono-espezifikoak eratzen dira, non beste zuhaitz espezie batzuk nekez hazten diren, soilgune eta orletan izan ezean, nolabaiteko giro itzaltsuetan manten daitezkeen gorosti edo haginak salbuetsita.

Quercus robur erako haritzek, baldintza ekologiko berdinetan, espezie honen aurrean amore ematen dute, izan ere, haren itzalarekin ito egiten ditu haritzok, azkarrago hazten baita. Berez, pagadiekin lotzen diren espezie batzuen estrategia bere begetazio-ziklo handiena pagoek beren hostoak garatu aurretik osatzea da, hosto horiek berantiarrak izaten baitira.

Haren hostotzaren azpian hosto, fruitu eta adarren arrastoak metatzen dira, horien deskonposaketa motela da eta beste landare batzuen erneketa eta hazkuntza eragozten duten osagaiak izaten dituzte; hori da «efektu alelopatiko» deritzona.

Pagoaren zura erraz zizelkatu, torneatu eta leuntzen da eta ia ez du adabetarterik. Hori izan da hura masiboki moztearen arrazoietako bat.

Gainera, destilazioz kreosota lortzen da, zura eta alkaterna desinfektatzeko konposatu lurrintsua. Haren egurra egokia da erre eta egur-ikatza ekoizteko.

Pagoaren erabilerak ugariak dira eta denborarekin aldatu egin dira. Giza elikagai modura erabili zen eta, are, Pirinioetako kulturan Euskal Herriko “koka” baten zantzuak jasotzen dira, pagoaren hosto gazteetan dauden alkaloide haluzinogeno zenbait erabiliz. Pagatxak “pipen” antzera jaten ziren eta pagatxaren olioaren erabilera oso orokorturik zegoen.

Ander Manterola etnografoak Impredecible Basoari kontatzen zionez,haritzaren zein pagoaren basoak ziren gure arbasoen bizimoduan energiaren sostengu Euskal Herrian (Baso barik ez dago zurik. Surik ez dago egur barik): zura burdinoletan egur-ikatz modura erabiltzetik etxe barruan energia sortzeko erabiltzeraino, etxea berotu eta sukaldean aritzeko.

Gainera, pagoaren basoetako zura erabiltzen zen etxebizitzen eraikuntzan eta ontzioletako ontziak egiteko. Hori dela eta, pagoen kasuan, zuhaitz mozketa berezi bat egiten zen. Horren ondorioz zuhaitzaren garapen naturala itxuragabetu egiten zen eta zuhaitzak hil gabe zura eskuratzea lortzen zen.

Horretarako, ikazkinek mozketa edo pitzadura bat egiten zuten bizpahiru metroko altueran zuhaitzaren enborrean, zuhaitzak 50 urte inguru zituenean. Bertatik adar txikiak hazten ziren, 15 urtean behin gutxi gorabehera inausi egiten zirenak. Adar horiek inaustearen ondorioz ondoren burdinoletan erabiltzen zen egur-ikatza ekoizten zen. Zuhaitzak zabaletik hazten ziren altueran hazi beharrean, perimetro handi batekin lehendabiziko hiru metrotan gutxi gorabehera.

Gaur egun, jardun hori dagoeneko alboratuta, pago horiek modu bertikalean hazten diren adar asko ditu, egindako inausketen orbain ugarietatik hurbil ernetzen direnak, soslai oso berezia sortuz.
Pago lepatuen (horrela izendatuak) arrastoak geratzen dira Euskal Herri osoan. Egilolarra eta Otzarreta Gorbeialden, Gaztelumendi Gipuzkoan…

Pagadi iberikoaren adibide nabarmenena Iratikoa da, iberiar penintsulako baso jarraitu handiena.

PAGOAren ezaugarriak

Ikusi nolakoak diren zuhaitza osatzen duten atal ezberdinak

Tronco del haya

Enborra

Hoja del haya

Hostoa

Flor del haya

Lorea

Fruto

Fruitua

PAGOAren loratzea

  • URT
  • OTS
  • MAR
  • API
  • MAI
  • EKA
  • UZT
  • ABU
  • IRA
  • URRI
  • AZA
  • ABE